Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Entropiaren kontzeptua Rudolf Clausius fisikari alemaniarrak garatu zuen XIX. mendearen erdialdean, termodinamikako propietate honek prozesu espontaneo zehatz batzuk itzulezinak edo ezinezkoak diren aurreikus dezake. Mekanika estatistikoan, entropia propietate estatistikoa bezala garatu da, probabilitatearen teoria erabiliz. Entropia estatistikoaren perspektiba 1870. urtean sortu zen Ludwig Boltzmann izeneko austriar fisikariak proposatua. Boltzmannek eremu berri bat sortu zuen fisikan, entropia esatistikoa. Honek naturaren behaketa makroskopikoa eta ikuspuntu mikroskopikoaren arteko lotura deskribatzen du, non sistema termodinamikoa eratzen duen mikroegoeren multzo zabalen azterketa zorrotzean oinarritzen den